XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURPEGI AZALAK / MAMUAK

Aurpegi azalak egin ditzagun.

Erakutsiko dugun eran, ainbat egin ditzakezu, eta zure irudimenekoeri itxura eta bizitasuna eman eta mamuka ibiltzeko.

60 x 40 inguruko kartoi zati bat artu, ez lodia.

Biribillean batu, kolaz elkartuz, edo-ta iru-lau tokitan zulatuz (B irudia).

Ondoren lau zati berdintsu ebaki, okertu (c irudia) eta ontzi baten kirten antzera elkarrekin gurutzetuta ipiñi (D irudia).

Ondoren zati meagoak egokitu, leengoetatik zearkatuz, aurpegi azalaren goi aldean txapel antzeko bat egin arte.

Eta orrela, burutik sartu, zure begi eta sudurra dauden tokian zuloak egin aal izateko (f).

Egunkarri-zatiak ebaki eta ezkaiola uretan busti (G irudia).

Orrela eskaiolaz bustita dauden zatiak, aurpegi azalaren gain, bete-betean, erantsi, buruko eta guzti, goitik beeraño estalduz.

Azkenez, lana ondo amaitu ta apaintzeko, beste lan batzuk eta erak geitu daitezke: plastika margoa; paper dizdiratsu zatiak, artilla eta abar.

Bai eta gubiakin tximurrak atara ere, zure irudimenak agindu-ala, mamueri nortasun geiago emateko.

kartoizko lau zirrizta / Egunkari papera / Ezkaiola.